ZiForKrim

ZiForKrim EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak, Euskal Polizia eta Larrialdietako Akademiak eta Ertzaintzaren Polizia Zientifikoaren Unitateak sustatutako lankidetza-ekimena da.

Gune honek Zientzia Forentseen eta Kriminalistikaren arloko lankidetzarako esparru egonkorra eskaintzen du, ezagutza akademikoa, ikerketa aplikatua, esperientzia profesionala eta gizarteratzea elkartuz.

Elkarrekin garatutako jardueren bidez, ZiForKrimek zientzia forentseen arloko ezagutza sustatu nahi du, ikerketa aplikatuko proiektuak garatu, ikasle eta ikertzaileen prestakuntza indartu, eta Ertzaintzaren Polizia Zientifikoak Euskadin egiten duen lana gizarteratu.

Lankidetzarako esparru egonkorra

Ezagutza akademikoa, ikerketa aplikatua, esperientzia profesionala eta gizarteratzea uztartuz.

Bokazio zientifikoa

Bere helburua da ikerketa, ezagutza-transferentzia, prestakuntza eta dibulgazioa sustatzea.

Bokazio zientifiko berriak bultzatuz

Etorkizuneko ikertzaile eta profesional forentseen sustapena.

Gizartera hurbilduz

Polizia Zientifikoaren lana gizartera hurbilduz.